144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F U N E S

1997ko aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Funesko Udalak, aurtengo urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, aurrekontuko aldaketa hauek hasiera batez onestea erabaki zuen:

Gehigarria "Futbol zelaiaren ureztatze automatikoa" izeneko 4522-622 kontusailerako, 211.819 pezetakoa.

Kreditu berezia "Elizako berokuntza" izeneko 444-203 kontusailerako, 1.000.000 pezetakoa.

Gehigarria "Herriko sarrerak eta elizaren ingurua txukuntzea" izeneko 432-600 kontusailerako, 4.000.000 pezetakoa.

Aurrekontuko aldaketa hauek honela finantzatuko dira:

-"La Planaren ureztaketarako energia elektrikoa" izeneko 5312-22100 gastuen kontusailetik transferentzia eginen da: kontusail horretatik 3.211.819 pezeta kenduko dira.

-"NGaren dirulaguntza (Lana). INEMeko obrak" izeneko 755.04 kontusaila sortuko da, 2.000.000 pezetakoa.

Espedientea aztertu eta alegazioak egin nahi dituzten pertsonek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horren barnean alegaziorik egiten ez bada, aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat joko dira, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

Funesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Juan Andrés Fernández.

Iragarkiaren kodea: A9709851