II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A B A U R R E P E A
Bake epaile titular eta ordezkoaren deialdia
Aditzera ematen da deialdi publikoa eginen dela herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, horretan interesa izateaz gain legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek eskabideak aurkez ditzaten Herriko Etxe honetan.
Abaurrepean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren bostean. Alkatea, José Luis Laspalas Begino.
Iragarkiaren kodea: A9709849