144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

17.J.U.aren mugaketa berria hasiera batez onestea

Buñuelgo Udalak, 1997ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, 17. Jarduketa Unitatearen mugaketa aldatzeko proiektua, Cerdán Litago senideek sustatua, hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen. Aldaketaren ondorioz, senide horien lurzatiak, aipatutako Unitatean daudenak, bereiziko dira, eta 17. J.U. sortuko, beronen kudeaketa sistema borondatezko birzatiketarena izanen delarik.

Aditzera ematen da, ediktu hau argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean interesatuek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren bostean. Alkatea, Gonzalo Martínez Mayayo.

Iragarkiaren kodea: A9709888