144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A G U E

Etxagueko Kontzejuko 1997rako aurrekontu orokor eta bakarra eta 1996ko ekitaldiko kontuen espedientea hasiera batez onetsirik

Etxagueko Kontzejuak, 1997ko abuztuaren 14an eginiko batzarre irekian, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehena: 1997rako aurrekontu orokor eta bakarra onestea. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.-44.592 pezeta.

2. kapitulua.-437.943 pezeta.

4. kapitulua.-4.240 pezeta.

6. kapitulua.-344.778 pezeta.

9. kapitulua.-146.529 pezeta.

Gastuak, guztira: 978.082 pezeta.

DIRUSARRERAK:

2. kapitulua.-5.398 pezeta.

3. kapitulua.-592.263 pezeta.

4. kapitulua.-305.421 pezeta.

5. kapitulua.-25.000 pezeta.

6. kapiutlua.-50.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 978.082 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedaturikoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, Kontzejuko Idazkaritzan, behar diren ondorioak sor ditzan.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkez ez badadi, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da eta iragarki honek haren laburpenaren argitalpentako balioko du.

Bigarrena: 1996ko ekitaldiko kontuei buruzko espedienteari oniritzia ematea. Jendaurrean paratuko da, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epearen barrenean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Etxaguen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, Jesús Javier Elorz Amatriáin.

Iragarkiaren kodea: A9709883