144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S O L T X A G A

Soltxagako Kontzejuko 1997rako aurrekontu orokor eta bakarra eta 1996ko ekitaldiko kontuen espedientea hasiera batez onetsirik

Soltxagako Kontzejuak, 1997ko ekainaren 13an eginiko batzarre irekian, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehena: 1997rako aurrekontu orokor eta bakarra onestea. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:

GASTUAK:

1. kapitulua.-119.937 pezeta.

2. kapitulua.-772.513 pezeta.

4. kapitulua.-112.052 pezeta.

6. kapitulua.-911.024 pezeta.

9. kapitulua.-114.089 pezeta.

Gastuak, guztira: 2.029.615 pezeta.

DIRUSARRERAK:

2. kapitulua.-8.932 pezeta.

3. kapitulua.-1.185.599 pezeta.

4. kapitulua.-735.084 pezeta.

5. kapitulua.-100.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 2.029.615 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedaturikoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, Kontzejuko Idazkaritzan, behar diren ondorioak sor ditzan.

Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkez ez badadi, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da eta iragarki honek haren laburpenaren argitalpentako balioko du.

Bigarrena: 1996ko ekitaldiko kontuei buruzko espedienteari oniritzia ematea. Jendaurrean paratuko da, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epearen barrenean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Soltxagan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, Gonzalo Recalde Recalde.

Iragarkiaren kodea: A9709882