II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M E N D I B I L
Mendibilgo Kontzejuko 1997rako aurrekontu orokor eta bakarra eta 1996ko ekitaldiko kontuen espedientea hasiera batez onetsirik
Mendibilgo Kontzejuak, 1997ko irailaren 5ean eginiko batzarre irekian, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:
Lehena: 1997rako aurrekontu orokor eta bakarra onestea. Hona hemen haren laburpena, kapituluka:
GASTUAK:
1. kapitulua.-63.564 pezeta.
2. kapitulua.-1.729.953 pezeta.
6. kapitulua.-2.191.444 pezeta.
Gastuak, guztira: 3.984.961 pezeta.
DIRUSARRERAK:
0 kapitulua.-1.500.000 pezeta.
2. kapitulua.-13.614 pezeta.
3. kapitulua.-1.931.609 pezeta.
4. kapitulua.-519.178 pezeta.
5. kapitulua.-20.560 pezeta.
Dirusarrerak, guztira: 3.984.961 pezeta.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan xedaturikoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, Kontzejuko Idazkaritzan, behar diren ondorioak sor ditzan.
Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkez ez badadi, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da eta iragarki honek haren laburpenaren argitalpentako balioko du.
Bigarrena: 1996ko ekitaldiko kontuei buruzko espedienteari oniritzia ematea. Jendaurrean paratuko da, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epearen barrenean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan xedaturikoarekin bat.
Mendibilen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita zortzian. Kontzejuburua, Victorio Flamarique Liberal.
Iragarkiaren kodea: A9709880