144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

458/1997 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, ikastetxe publikoetako ikasleen garraio zerbitzuak presako lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehiaketa publikorako deia egin du, 1997-98 ikasturtean ondoko zerrendan agertzen diren ikastetxe publikoetako ikasleen garraio zerbitzua kontratatzeko.

Mota: presako lehiaketa publikoa.

Kontratuen xedea: 1997-98 ikasturtean ikasleen garraio zerbitzuaren ardura, agindu teknikoen pleguko Eraskinean (1) agertzen diren zentroentzat.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notari zein administrazio bidez konpultsatutako kopiak izan beharko dute.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g. Iruña).

Eskaintzak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bigarren egun balioduneko 10:00etan izanen den ekitaldi publikoan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g. Iruña).

Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.

(1) Lizitazioko gehieneko prezioak eta ibilbide bakoitzaren deskribapena pleguen eraskinean agertzen dira.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeita lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9710420