144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

1997ko aurrekontuko aldaketa

Mendigorriako Udalak, 1997ko urriaren 31n eginiko osoko bilkura berezian, 1997ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 284.2 eta 276.1 artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202.1 eta 214.2 artikuluetan xedaturikoa betetzeko asmoz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epearen barrenean, herritar edo interesatu guztiek, espedientea aztertu ondoren, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9709879