144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R A U K I

Birzatitze proiektua

Udalak, 1997ko urriaren 30ean eginiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik, 4. poligonoko 19. lurzatiko UANO-11 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Ramón Iriarte Caro jaunak aurkeztua eta Jesús Alen Andueza arkitekto jaunak prestatua. Lizarrako Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoak emaniko adostasun txosten teknikoa ere ikusirik, Osoko Bilkurak erabaki du:

1.-Birzatitze proiektu hori hasiera batez onestea eta hamabost egunez jendaurrean paratzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik.

2.-Hasierako onespen hori behin betikoa izanen da agiriari alegaziorik aurkezten ez bazaio, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 169.4 artikuluan xedaturikoaren arabera".

Ziraukin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hiruan. Alkatea, Jesús Aramendía.

Iragarkiaren kodea: A9709847