144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R A U K I

1998rako karga tasak

Udalak, 1997ko urriaren 30ean eginiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedaturikoa betetzeko asmoz, erabaki zuen:

1.-Hiri kontribuzioa ordainarazteko, ehuneko 0,40ko karga tasa ezartzea.

2.-Landa kontribuzioa ordainarazteko, ehuneko 0,80ko karga tasa ezartzea.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, ehuneko 3ko karga tasa ezartzea.

Erabaki horren kontra, zuzenean administrazioarekiko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, hau jakinarazi eta bi hilabeteko epearen barrenean, alkate jaunari paratu dela jakinarazi ondoren, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guziendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 110.3 artikuluak xedatu bezala, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hau jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean.

Ziraukin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hiruan. Alkatea, Jesús Aramendía.

Iragarkiaren kodea: A9709846