144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

1998ko tasa eta prezio publikoak behin-betiko onestea

Berako Udalak, 1997ko irailaren 18an egindako bilkuran, indarrean dauden ordenantza fiskaletako aldaketa onetsi zuen hasiera batez, 1998.ean indarra hartuko duten tarifak finkatzeko.

Jendaurrean egon den epean ez zaio alegazio bakarra ere aurkeztu. Hortaz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, ordenantza horietako aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hona hemen prezio publikoen tarifak:

1. Lurraren aprobetxamendu bereziak:

-Mahaiak, aulkiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 1.803 pezeta.

-Merkatu ttikiak (herriko bestetan), metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 2.040 pezeta.

-Lur publikoak etxe artean okupatzea: 371 pezeta.

2. Probetxamendu bereziak hegalkinean:

-Ibardingo edo bertzetako terrazak: 1.202 pta/m2.

3. Probetxamendu bereziak zorupean:

-Muntatutako biltontzi bakoitzeko, urtean: 573 pezeta.

Gainerako tasek beren horretan segituko dute.

Beran, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hemezortzian. Alkatea, M. Iriarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: A9710353