144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U N B E R R I

1997ko aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena. Kreditu osagarriaren espedientea

Irunberriko Udalak, 1997ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen 1997ko aurrekontuko aldaketa, kreditu osagarriaren bidez egina, onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 284 eta 285. artikuluei eta haiekin bat datozenei jarraikiz, espedientea Udalaren idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Irunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hamalauan. Alkatea, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: A9710341