II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ARRAITZ-ORKIN
Oihan probetxamendurako enkantea
Kontzeju honek plegu itxien bidezko enkante publikorako deia egin du Goitikoiana alderdiko oihan probetxamendu hau esleitzeko:
-Lote bakarra: 684 pago eta bertako haritz, 749 metro kubiko zur eta 150 metro enbor txiki egiten dutenak.
Hasierako prezioa: 7.521.000 pezeta.
Proposamenak Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epearen barnean.
Pleguak Kontzejuko idazkaritzan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun balioduneko goizeko hamabietan.
Baldintzen plegua Kontzejuko idazkaritzan dago interesatuen eskura.
Arraitz-Orkinen (Ultzama), mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeian. Kontzejuburua, Dionisio Redin Ariztegui.
Iragarkiaren kodea: A9710340