144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Behin betiko onespena aurrekontuko aldaketei

Lizarrako Udalak, 1996ko irailaren 19an eginiko bilkura berezian, erabaki zuen kreditu transferentzia egitea, hain zuzen ere 323-62300 kontusailetik "Gaztetxea egiteko" 452-63200 izeneko kontusailera 20.000.000 pezeta aldatuz.

Udal ikuskaritzak aipatu espedienteari buruz eginiko txostena ikusirik eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276 eta 284. artikuluekin bat etorriz,

Erabaki da:

1. Aipatu transferentzia onestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202 eta 204. artikuluetan zehaztutakoari jarraikiz.

2. Erabaki hau jendaurrera ateratzea 15 egun baliodunez, Udal idazkaritzan, hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitara eman ondoren, interesatu guztiek bidezko erreklamazio eta alegazioak egin ditzaten.

Lizarran, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hamalauan. Alkatea, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A9710357