II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O I T Z
1998ko karga-tasak
Udalak, 1997ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
1.-Hirilurraren kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,25 izanen da.
2.-Landalurraren kontribuzioa ordainarazteko karga- tasa % 0,23 izanen da.
3.-Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren karga-tasa % 2 izanen da.
4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentaiak aplikatuko dira. Karga tasa, % 20.
Erabaki horiek 1998ko urtarrilaren lehenean hartuko dute indarra.
Erabaki horien aurka honako helegite hauetakoren bat jarri ahalko da:
Zuzenean administrazioarekiko helegitea Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Aukeran, gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epearen barnean.
Oitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hemezortzian. Alkatea, Juan P. Goñi Telletxea.
Iragarkiaren kodea: A9710319