II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U N B E R R I
1998rako prezio publikoen ordenantza fiskal eta arauetako aldaketa hasiera batez onetsirik
Irunberriko Udalak, 1997ko azaroaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1998ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten eta espedientean agertzen diren ordenantzetako, tarifen eraskinetako eta arauetako nahiz prezio publikoen eraskinetako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratuko da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzkatzen dituzten erreklamazio, enura edo ohartarazpenak egin ditzaten.
Irunberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hamalauan. Alkatea, José Andrés Burguete Torres.
Iragarkiaren kodea: A9710317