144. ALDIZKARIA - 1997ko Decemberren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O S T I T Z

Oihan enkantea

Ostizko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikorako deia egin du honako oihan probetxamendua esleitzeko:

Lote bakarra.-840 ler gorri, Sagardizulo alderdian, 515 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.832.500 pezeta.

Proposamenen aurkezpena

Proposamenak, iragarkiaren bukaeran erantsitako eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguaren 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Ostizko Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko lehenengo egun balioduneko goizeko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua Kontzejuaren idazkaritzan daude.

Ostitzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita zazpian. Kontzejuburua, Mary Carmen Erice.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ,,,,,,,,,,,,.................................. Bizilekua: ................ Helbidea: ............... Telefonoa: ......... N.A.N. edo I.F.Z.: ..........

Bere izenean edo ..................... enpresa ordezkatuz (behar dena jarri), ........... zk.ko Enpresaren Sailkapen Agiria duena eta ......... zuhaitzek osaturiko oihan lotea salduko dela jakinik, Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuak ezarritako baldintza teknikoen pleguaren eta Ostizko Kontzejuak onetsiriko baldintza ekonomiko-administratiboen pleguaren arabera salduko ere, eta agiri horiek ezagutu eta osorik onartzen dituelarik, probetxamendu hori .......... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetaren truke esleitu dakiola eskatzen du, aipatu baldintzen pleguei hertsiki lotuko baitzaie.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9710316