II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I H A B E N
Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago
Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkantea eginen du honako oihan probetxamendua ehuneko hamar merkeago saltzeko:
Lote bakarra.-712 larizio pinu, 274 metro kubiko zur egiten dutenak eta 3.357 larizio pinu, 540 metro enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioak, hurrenez hurren, 1.109.700 pezetakoa eta 729.000 pezetakoa direnez, hasierako prezioa, guztira eta beherapena eginik, 1.838.700 pezetakoa izanen da.
Enkantea abenduaren 20an eginen da, eguerdiko ordu batean. Enkantea egin aurretik Kontzejuak onetsitako baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua irakurriko da.
Ihabenen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9710315