II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Lehiaketa publikoa, "Gurasoen gaitasunei buruzko programa" garatzearren Psikologia edo Pedagogiako lizentziatu baten laguntza teknikorako administrazio kontratu baten exekuziorako
Gobernu Batzordeak 1997ko urriaren 31n onetsi zituen aipatu kontratazioa eta bere baldintzen plegua. Plegua interesatuen eskura egonen da Ekonomi eta Ogasun Azpialorreko Ondare, Erosketa eta Kontratazio bulegoan, Herriko Etxeko 3. solairuan.
Proposamenak Tuterako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, jendea hartzeko orduetan (goizeko 9:00etatik 13:30etara), 20 egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Eskaintzak kartazal itxi batean aurkeztuko dira eta haren kanpoaldean honakoa idatzirik: "Gurasoen gaitasunei buruzko programa garatzearren laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketan parte hartzeko proposamena".
Proposamen ekonomikoa biltzen duten kartazalak Herriko Etxean irekiko dira, horretarako sortuko den kontratazio mahaiaren aitzinean, proposamenak aurkezteko epea akitu eta seigarren egun balioduneko goizeko hamaiketan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko azaroaren hiruan. Jarduera Ekonomikoen Alorreko zinegotzi delegatua, César Ignacio Pérez Garde.
Iragarkiaren kodea: A9709737