144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R B I N T Z A N A

Kultura, Kirol, Irakaskuntza, Gazteria eta Aisia Jardueretarako Dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena

Eguesibarko udalbatzak, 1997ko apirilaren 24an eginiko osoko bilkuran, aipatu Ordenantzaren 14.1 eta 126. artikuluak aldatzeko erabakia hartu zuen. Ordenantza hori, 1997ko urriaren 17ko osoko bilkuran onetsi eta 1997ko maiatzaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 56. zenbakian, argitaratu zen. Aipatu artikuluak ondoko edukia izanen dute:

14. artikulua. 1. Udalbatza izanen da organo eskuduna deialdiaren oinarriak onetsi eta argitaratzeko urte bakoitzeko lehenengo seihilekoan.

2. Deialdiak ondokoak zehaztuko ditu:

a) Dirulaguntzaren xedea, baldintzak, eta helburua.

b) Dirulaguntza lehia bidez eginen den.

c) Dirulaguntza eskatzeko baldintzak.

d) Organo eskudunak prozedura instrukzio eta ebazpenerako.

e) Eskaerak aurkezteko epea.

f) Prozedura ebazteko epea.

g) Zein dokumentu eta informazio eman behar diren eskaerarekin batera, 15. artikuluan ezarritakoez gain.

h) Aurrekontuko zein kredituri egozten zaion dirulaguntza.

i) Ebazpenak bide administratiboari amaiera ematen diola ohartarazi.

j) Dirulaguntzen balorazioa egiteko irizpide espezifikoak, 17. artikuluan ezartzen direnez gain.

k) Jakinarazpen modua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59. artikuluan ezarritakoaren arabera.

26. artikulua. 24. artikuluan aipatutako frogagiriak jarduera egin eta ondoko hogeita hamar egunetan aurkeztuko dira, eta Udalbatzari dagokio osoko bilkuran onetsi eta ordaintzea.

Jarduera aurrera eramateagatik frogatutako gastuak aurrekontuan jarritakoa baino urriagoak badira, dirulaguntzan onetsitako portzentaia frogatutako gastuei aplikatuko zaie.

Aurrekontuetako sail horren kontura, urte bakoitzeko lehen seihilekoan, Udalak aldizkako entregak eginen ditu, baina horiek ezingo dira izan kontsignatutako zenbatekoaren %80 baino gehiago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunez, biztanleek nahiz interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, enura edo ohartarazpenak egin ahal ditzaten.

Eguesibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita hiruan. Alkate-udalburua, José M. Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A9709532