144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Udal Hilerria arautzen duen Ordenantzaren aldaketari hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 1997ko irailaren 26an eginiko osoko bilkuran, legeriak ezarritako gehiengoarekin erabaki zuen hasierako onespena ematea Udal Hilerria arautzen duen Ordenantzaren aldaketari, hain zuzen ere hilobien kontzesioegatiko kuotak arautzen dituen 14. artikulua, 50 urteko gehieneko kontzesio epea gainditzeagatik epe berria 10 urte baino txikiagoa izango den kasuetarako.

Aurrekoa, hogeita hamar egunez jakinarazten zaie interesatuei, espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten idazkaritzan, jendearentzako ordu eta egunetan.

Berbintzanan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hamahiruan. Alkate-udalburua, Santiago Suescun Chocarro.

Iragarkiaren kodea: A9709531