144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obrak emaniko lizentziari lotzeko eskaera eta zehapen espedientea irekitzea

Iruñeko Udaleko alkateak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hamabian, bertze batzuen artean, ondoko ebazpena eman zuen:

1997ko apirilaren 3ko ikuskapenenan ikusi ahal izan denez, eskaileren kutxatik teilaturako bidea kentzeko obrak egin dira San Agustin kalea, 8-4. ezkerrean.

Obren sustatzailea Guillermo Goñi Ohárriz jauna da, eta Alfredo Alzu Garatea jauna haiek egin dituena, zeinek gainditu eta hautsi egin baitu 1995eko irailaren 28an onetsitako obra lizentziak ezarritakoa. Lizentzia horren xedea zaharberritze obrak ziren, hain zuzen ere instalazioak aldatu eta bizigarritasuna hobetzea.

Obra horiek gainera, ez dira legeztagarriak, indarrean dagoen ordenamenduaren aurka baitoaz. Hain zuzen ere, Iruñeko Hirigintza Antolamenduari buruzko Plangintza Orokorraren Eraikiniei buruzko Ordenantza Orokorraren 82. artikuluaren 8. paragrafoak dio, teilatura eraikinaren elementu amankomunetik, eskaileren kutxatik hain zuzen ere, heldu ahalko dela.

Aurrekoak kontuan izanik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 230 eta 248. 10 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

Xedatu dut:

1. Obren sustatzaile den Guillermo Goñi Ohárriz jaunari eta obra horiek egin dituen Alfredo Alzu Garatea jaunari agintzea, jarduera, instalazio aldaketa eta bizigarritasuna hobetzeko zaharberritze lizentziara lotu dezaten, biak baitira arduradun lizentziak xedatutakoa gainditzeaz eta hausteaz. Horretarako, elementu amankomunetik teilarutako bidea zegoen bezala utzi beharko dute. Hori bi hilabeteko epean egin beharko dute eta esandako epe horretan egiten ez bada, ordezko exekuzioa eginen dela ohartarazten zaie.

2. Zehapen espedientea irekitzea, obren sustatzaile den Guillermo Goñi Ohárriz jaunari eta haiek egin dituen Alfredo Alzu Garatea jaunari, aipaturiko obren ustezko erantzule gisa, emandako lizentzia gainditu eta hautsi baitute; lehen aipatu den ikuskapenaren akta ere igorri zaie.

3. Adieraztea egitate hau Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 248.10 artikuluan arin gisa tipifikatutako hirigintza arau-haustea izan daitekela, eta 50.000 pezetatik 1.000.000 pezetara arteko isunarekin zehatu ahalko dela, aipatu Legearen arabera.

4. Esther Azanza Fernández, Alde Zaharraren Hiri Altzarien eta Berdeguneen Alorreko idazkari teknikoa izendatzea hasitako espedientearen instruktore. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 28 eta 29. artikuluak ezarritakoaren arabera, interesatuek izendatutako instruktorearen ezespena sustatu ahalko dute.

5. Ustezko erantzulei jakinaraztea, Iruñeko Udaleko alkate udalburua dela organo eskuduna espediente honi buruz ebazteko, Zehapen Ahalmena Erabiltzeko Prozedurari buruzko Erreglamenduaren (1398/1993 Errege Dekretua) 10.2 artikuluko 2. lerroaldean dioenaren arabera, eta baita ere Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 259.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

6. Ebazpen hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hamabost egun baliodun izanen dituzte espedientatuek, alegazioak eta probak proposatzeko, dokumentazioak eta informazioak ekartzeko; eta guzti horiek, Iruñeko erregistro orokorrean idazki bat aurkeztuz eginen dira.

7. Prozeduraren hasierari buruz alegaziorik ez bada egiten egintza administratibo honetan ezartzen den epean, egintza hau zehapen proposamentzat hartuko da, Zehapen Ahalmena Erabiltzeko Prozedurari buruzko Erreglamenduaren 18 eta 19. artikuluetan ezarritako ondorioekin; eta jakinarazten da zehapenen zenbatekoa 50.000 pezetakoa dela, zirkunstantzia aringarriak daudela uste delako (aipatu Legearen 255. artikuluaren 2. idazatiaren arabera).

8. Ustezko erantzuleei jakinaraztea, zehapenen zenbatekoa %30 urrituko dela ondoko baldintzak betez gero:

a) Isunaren gainerakoa, zehapena jaso ondotik hilabeteko epearen barrenean ordaintzea.

b) Arau-hausleak idatziz erakustea bere adostasuna ezarritako zehapenarekin eta, aipatu epean, espreski uko egitea aurkapen akzioei.

c) Arau-hausleak hausitako ordena berrezartzea eta obrak legeztatzeko lizentzia hilabeteko epean eskatu eta aipatu lizentzia lortzea.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluan, a) idazatian, eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa betez, ezagunak ez diren balizko interesatuei jakinarazteko, bai eta legezko bidetik jakinarazten ahalegindu ondoren, helarazi ezin izan zaienei.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urriaren hogeita zortzian. Alde Zaharraren, Hiri-Altzarien eta Berdeguneen Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.

Iragarkiaren kodea: A9709530