144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERI DEPARTAMENTUA. Nafarroako Gobernuaren Ongintza eta Laguntzako Fundazioen Babesgoaren iragarkia.

Tuterako "don Miguel Eza" ondasun higiezina saltzeko iragarkia

Ongintza eta laguntzako fundazioen babesgo honetan Tuterako "don Miguel Eza" Fundazioaren eskaria jaso da ondasun higiezina saltzeko.

1899ko martxoaren 14ko Jarraibidearen 68, 67.3 eta 57 artikuluen arabera hari dagokion ebazpena eman aurretik, argitara emango da iragarki hau, hala nahi dutenek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ditzaten. Horretarako, hamar egun balioduneko epea emango zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio espedientea interesatuen eskura dago babesgo honen bulegoetan, Iruñeko Abejeras kaleko 1ean, behean.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hemezortzian.-Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: A9710253