I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO LANDA ERRENTAMENDUETAKO ARBITRAJE BATZORDEA. Jakinarazpen zedula.
Miguel Jesús Troncoso Hermoso de Mendoza, Nafarroako Landa Errentamenduetako Arbitraje Batzordeko buru naizen honek,
Aditzera ematen dut: Nafarroako Landa Errentamenduetako Arbitraje Batzorde honetan 94/97 zenbakidun abeniko egintza tramitatzen ari dela, Asunción Gurbindo Zarranz andreak Felisa eta Jorja Arteta Adansa andreen oinordeko ezezagunen aurka eta José Arteta Aranguren jaunaren eta María Cruz Artazcoz Arteta andrearen aurka jarritako demandaren ondorioz, Olaizko herriaren mugapean -Olaibarko (Nafarroa) udala- honako finka hauen jabetzan sartzeko eskubidea erabiltzeari buruz: San Migel kaleko 15eko etxea, ganbara eta bi biltegi dituen etxebizitza, atzealdean muga egiten du bere baratzarekin, eta azalera desberdineko 32 landa finka, haiek guztiak Ostikasko parajean izan eta larre, laborantzako lur, pinadi eta ezpeldia direnak. Egintzaren espedientea, demanda idazkia eta hari erantsitako dokumentuak berekin dituela, aipatutakoen eskura dago, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan, Tutera kaleko 20an, Iruñean.
Ediktu honen bidez jakinarazten zaie jabetzaren gainean eskubidea izan dezaketen pertsona edo entitate guztiei, eta bereziki Felisa eta Jorja Arteta Adansa andreen oinordeko ezezagunei, José Arteta Aranguren jaunari eta María Cruz Artazcoz Arteta andreari, haien aurka Asunción Gurbindo Zarranz andreak adiskidetze egintzako demanda jarri duela, Olaizko herriaren mugapean -Olaibarko (Nafarroa) udala- honako finka hauen jabetzan sartzeko eskubidea erabiltzeari buruz: San Migel kaleko 15eko etxea, ganbara eta bi biltegi dituen etxebizitza, atzealdean muga egiten du bere baratzarekin, eta azalera desberdineko 32 landa finka, haiek guztiak Ostikasko parajean izan eta larre, laborantzako lur, pinadi eta ezpeldia direnak. Erran nahi baita, jakinarazpena egiten zaiela erantzuna eman dezaten, ediktu hau argitaratzen denetik hasi eta hemezortzi egun balioduneko epearen barrenean, Nafarroako Landa Errentamenduetako Arbitraje Batzordearen Funtzionamendurako Behin-behineko Erregelamenduko 29. artikuluan eta haren ondokoetan araututako prozeduraren arabera.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hamarrean.-Batzordeburua, Miguel J. Troncoso Hermoso de Mendoza.
Iragarkiaren kodea: A9710100