144. ALDIZKARIA - 1997ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO GARRAIOAREN ARBITRAJE BATZORDEA. C.R. Promociones Publicitarias enpresaren kontra C.I.T. Servipack, S.A.k sustatutako 376. erreklamazio espedientearen ahozko auzialdirako zitazioa.

376. erreklamazio espedienteari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. atalek aurreikusitako jakinarazpena ezinezkoa izan denez gero, idazki honen bidez Lege horren 59.4 artikuluan xedatua beteko da. Miguel Angel García Valbuena jaunak sustatu du espediente hori, C.I.T. Servipack, S.A. ordezkatuz, C.R. Promociones Publicitarias enpresaren aurka, 143.356 pezetatan ebaluatutako garraio zerbitzuak ez ordaintzeagatik, erreklamazioan agertzen denez.

Aditzera ematen da eztabaidako ahozko auzialdia 1997ko abenduaren 18an, goizeko 10:00etan, eginen dela, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bilera aretoan, San Inazio etorbideko 3ko 6. solairuan. Bere eskubidearen alde bidezkotzat hartzen dituen frogak daramatzala agertu beharko du.

Halaber, jakinarazten zaio, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 9.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, nahiz eta alderdi guztiek beren ordezkaritza eskuordetu ahal izan, Batzordeari idazki bat zuzenduz egin behar dela, eta idazki hori auzialdian azaldu.

Jakinarazpen honekin batean ohartarazten da erreklamatzailea auzialdi horretara ez agertzeak erreklamazioari uko egitea dakarrela, eta alderdi erreklamatua ez agertzeak, berriz, ez duela galaraziko auzialdia egitea, eta behar den arbitraje laudoa ematea.

Aditzera ematen dizut, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeian.-Garraioaren Arbitraje Batzordeko idazkaria, María José Echeverría Marturet.

Iragarkiaren kodea: A9710330