I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1013/1996 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen 1997/98 ikasturterako deialdia ebazten duena.
Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, zeinetan proposatzen baitu Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 28ko 300/1997 Foru Aginduaren bidez onetsi eta abuztuaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen 1997/98 ikasturterako deialdia ebaztea, eta horrekin batera Hezkuntza Bereziko laguntzen Batzordearen akta eta kontzesio eta ukapenetarako proposamena erantsi ditu.
Aipatu deialdiko zazpigarren eta zortzigarren oinarrietan xedatutakoarekin bat, bidezko da emandako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda onestea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragartzea hura ikusgai egonen dela Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan.
Horiek horrela direla eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 398/1996 Foru Aginduaren bitartez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren uztailaren 28ko 300/1997 Foru Aginduaren bidez onetsi deialdiaren arabera emandako eta ukatutako beka eta laguntzen eskaeren behin-behineko zerrenda onestea.
2. Deialdiko zortzigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz, aipatu behin-behineko zerrenda Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jartzeko agindua ematea.
3. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari behar diren ordainketak egin ditzan eskatzea, guztira 15.995.920 pezeta, indarra duen 1997ko Gastuen Aurrekontuko "Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak" 41530-4809-4225 dirusailaren kontura, 13150-5 lerroa. Deialdi honen ebazpenaren kontra aurkez daitezkeen helegiteek aurrera egiten badute, 1998ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den aurrekontuaren kargura ordainduko dira.
4. Interesatuei aditzera ematea 20 egun naturaleko epea izanen dutela, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jartzen direnetik, kontzesioak eta ukapenak berriz ere azter daitezen eskatzeko.
Hogei eguneko epe hori iragandakoan, berriz aztertzeko eskaerarik aurkeztu ez dutenen behin-behineko kontzesio eta ukapenak behin betikotzat hartuko dira, non eta Batzordeak ez duen erabakitzen bidezko dela haiek berriz ere ofizioz aztertu eta aldatzea.
Behin betiko kontzesio eta ukapenen aurka helegite arrunta aurkez daiteke Nafarroako Gobernuan, hilabeteko epearen barrenean, behin betikotzat hartu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara dadin agintzea.
6. Ebazpen hau eta bere eraskinak igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Sustapen eta Hedapenaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikora, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hogeian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A9710374