2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Jarduera sailkaturako lizentzia.
Eskaera jendaurreratzea
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Juanperez Huarte, Pedro María. Jarduera: esnetarako ardien ustiategia handitzeko proiektua Agoitzen. Tokia: 2. poligonoa, 349. lurzatia.
Agoitzen, 2016ko maiatzaren 19an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1607234