II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R D A Z U B I
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten.
Eskatzailea: Mármoles del Bidasoa, S.L. Jarduera: harrobia handitzea eta ingurugiroko eraginaren balorazioa, irailaren 31ko 1131/88 Errege Dekretuaren araberako ingurugiroko eraginaren gaineko deklarazioaren prozeduraren barrenean. Tokia: Leorlaz auzoa.
Urdazubin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hemeretzian. Alkatea, Francisco Iribarren Gárate.
Iragarkiaren kodea: A9708390