II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B E R A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bitartez lizentzia eman zaiola ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen jarduerari:
Lizentzia eman zen eguna: 1997-09-15. Eskatzailea: Udako etxea, S.A. Jarduera: merkataritzako lokala, taberna eta jatetxea. Tokia: Larun.
Beran, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaseian. Alkatea, M. Iriarte Huarte.
Iragarkiaren kodea: A9708348