I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
1117/1997 EBAZPENA, irailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa den José Carlos Garde Celigüeta jauna, Izabako Eskualde Oinarrizkoko zuzendariaren kargu uztea xedatzen duena, berak eskatuta.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak izendatzeko ahalmena, jardunean edo bitarte baterako aritu daitezen.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa den José Carlos Garde Celigüeta jauna, Izabako Eskualde Oinarrizkoko zuzendariaren kargu uztea xedatzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zuzendaritzari, Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9708283