118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R I T Z A

Bake epaile eta ordezko izateko deialdia

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, 1995eko uztailaren 13an, ostegunarekin, Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, hamabost egun balioduneko epea izanen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, legez eskatzen diren baldintzak beterik herriko bake epaile nahiz ordezko hautatuak izateko interesa duten lagunek udal bulegoetan egin dezaten eskaera, non eskabidea eta argibideak eskuratuko baitituzte.

Ziritzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaseian. Alkatea, María Isabel Sáinz de la Higuera.

Iragarkiaren kodea: A9708384