118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I R I T Z A

Behin betiko onespena urbanizazio proiektuari (1. poligonoa, 489. lurzatia)

Udalak, 1997ko uztailaren batean egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Javier Chocarro Iriarte arkitekto jaunak prestatu eta Enrique García Aramburu jaunak sustaturiko urbanizazio proiektua onesteko jendaurreko epea iraganik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119,4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, erabaki da:

Lehendabizi.-Behin betikoz onestea Enrique García Aramburu jaunak sustatutako urbanizazio proiektua, Ziritzako lurzoruaren mugapeneko 5. unitatean kokatua den 1. poligonoko 489. lurzatiari dagokiona.

Bigarrenik.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea".

Ziritzan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamarrean. Alkatea, María Isabel Sáinz de la Higuera.

Iragarkiaren kodea: A9708383