118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIURRUN-OLKOTZ

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraituz, Udalak, 1997ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zen U.B.24ko xehetasun azterlana, Francisco Loitegui Jáuregui jaunak sustaturik.

Espedientea idazkaritzan egonen da jendaurrean 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Biurrun-Olkotzen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamazazpian. Alkatea, Oscar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: A9708382