118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Obra kontratua, ur tratamenduaren plantarako

Milagroko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hemeretzian egindako osoko bilkuran, lehiaketa publikoan ateratzea erabaki zuen obra hau:

Xedea: Ur tratamendurako planta.

Mota: Obra lehiaketa.

Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua: 59.500.000 pezeta (BEZa barne).

Proposamenak: Milagroko Udalaren erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 45. egun naturaleko arratsaldeko ordu bata arte.

Aldez aurreko informazio bilera: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 15. egun naturaleko eguerdiko 12etan, Milagroko Udaletxean.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: haiek aurkezteko epea amaitu ondoko 10. egun naturaleko arratsaldeko ordu batean.

Aipatu egunetatik baten bat jaieguna balitz, ekitaldia hurrengo egun baliodunean eginen litzateke, esandako ordu berean.

"Klausula administratibo partikularren plegua" eta "oinarrien plegua eta eraskinak" lizitatzaileen eskura daude kopiak egin ditzaten SANCHO'S liburudendan, Iruñeko Tafalla zeharkalea, 1 eta 3; telefonoa: 245597.

Milagron, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita bian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9708410