118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R E N

Herriko Ostatua eta etxebizitza errentan Enkantea ehuneko hamar merkeago

Iturengo Udalak, 1997ko irailaren 18an egindako osoko bilkuran, enkante publikorako deia egitea erabaki zuen, %10 merketurik, Iturenen dagoen Herriko Ostatua izeneko lokaleko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko eta horrekin batera, Kontseilu kaleko 38an dagoen etxebizitza esleitzeko, besteak beste, baldintza hauei jarraikiz:

Errentamentuaren iraunaldia: 10 urte, beste 5 urtez luzatu ahalko direnak.

Errenta: 2 osagai hauek osatzen dute:

-2.250.000 pezetako kanon finkoa edo errenta aurreratua, gehi BEZari dagokion %16 (%10eko beherapena eginik).

-Urteko errenta, 63.000 pezetakoa, gehi BEZaren %16 (%10eko beherapena eginik). Horixe izanen da hasierako prezioa.

Eskaintzak aurkezteko epea: eskaintzak Iturengo Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epearen barnean, horretarako onetsitako klausula administratiboen pleguan adierazitako moduan.

Behin-behineko fidantza: 250.000 pezeta.

Proposamenak irekitzea: Udalaren osoko bilkuran irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatutakoan.

Baldintza administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Iturenen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hemeretzian. Alkatea, José Iparraguirre Altamira.

E R A S K I N A

Eskabide eredua

Izena: ............. Bizilekua: .............. Probintzia: ............... Helbidea: ............ N0A.N. zenbakia: ........... Berez edo honako hau ordezkatuz: ............... (ordeztuaren izena eta datuak jarri), Iturenen dagoen Herriko Ostatua izeneko lokala errentan emateko eta Kontseilu kaleko 38ko etxebizitza esleitzeko enkanterako iragarkiaren berri izanik, ............(e)ko .....aren ....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argitara, eta bertan parte hartzeko baldintzak eta betebeharrak ezaguturik, onartua izan dadin eskatzen du, aldez aurretik adierazten baitu baldintza administratibo eta tekniko guztiekin bat datorrela.

Horretarako, enkantearen klausulen pleguak aipaturiko 1 eta 2 zenbakiko kartazalak, "agiriak" eta "proposamenak", ere aurkezten ditu, eta konpromisoa hartzen du enkantearen xede den zerbitzua bere gain hartuko duela, aipatu klausulei eta egiten duen eskaintzaren baldintzei hertsiki lotuz.

.......(e)n, .....(e)ko ........aren ....(e)an.

(sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9708409