118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Alkateordeen izendapena

Luis Santos Sanz de Galdeano Sanz de Munárriz jaunak, Villatuertako Udaleko alkate-udalburua baita, honako ebazpen hau eman zuen 1997ko irailaren 15ean:

1. Toki Entitateen Araubide Juridikoaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, Villatuertako Udaleko alkateorde izendatzea honako zinegotzi hauek, aipatzen diren ordenari eutsiz:

Domingo Araiz Izcue jauna.

José Javier Pinillos Araiz jauna.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea. Hori horrela izanagatik ere, ebazpenak ondorioak izanen ditu eman zen egunaren biharamunean.

Villatuertan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean. Alkatea, Luis Santos Sanz de Galdeano Sanz de Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A9708233