118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Mendebaldeako (PONSAL) P.P.eko "H" unitatearen, U.U.2aren, xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabian egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Mendebaldeako (PONSAL) P.P.eko "H" unitatearen, U.U.2aren, xehetasun azterlana, Miguel Rico Rubiok Miguel Rico y Asociados, S.A.aren izenean tramiterako aurkeztua, hasiera batez onetsi ondoren jendaurrean egon eta epe hori alegaziorik jaso gabe iragan denez; eta aipatu ebazpeneko 3. puntuan aipatzen den Testu Bategina aurkeztu denez, erabaki da:

1.-Behin betikoz onestea xehetasun azterlan hori.

2.-Espedientea tramitatu eta ebazteko udal tasa, 82.574 pezeta egiten duena, onestea.

3.-Igor bekio erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legearen 59.4 eta 59.5 artikuluan eta aplika daitekeen gainerako legerian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan egon daitezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta legez jakinarazten saiatu arren, honen berri izatea ezinezkoa izan dutenentzat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaseian. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9708232