II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O L A Z T I
Udal planaren hasierako onespena
Udalak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren 11n egindako osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia onetsi zuen:
Olaztiko Udalak kontratatu duen lantaldeak aurkeztutako udal plana ikusirik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoa aintzat harturik.
Osoko bilkurak honako hau erabaki du aho batez:
1.-Hasiera batez onestea Olaztiko Udal Plana.
2.-Udal Plan hori jendaurrean paratzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hainbat aldizkaritan argitara ematea.
4.-Hasiera batez onetsiriko Plana 115.3 artikuluan zehazturiko erakundeei igortzea.
Erabaki honen aurka helegite hauetariko bat paratzen ahalko da: administrazioarekikoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpenetik hilabeteko epearen barnean.
Olaztin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean. Alkatea; idazkaria; sinadura ulertezinak.
Iragarkiaren kodea: A9708231