118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langilegoa

1115/1997 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Rosario Muneta Ruiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Odol Bankuko Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, bitarte baterako edo jarduneko buru gisa arituko direnak, izendatzeko ahalmena.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman zizkidan eskumenak erabiliz:

EBATZI DUT:

1.-Rosario Muneta Ruiz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Odol Bankuko Erizaintza Unitateko buru izendatzea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.

3.-Ebazpen hau igortzea interesatuari, Odol Bankuko Kudeaketa Unitatera, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9708285