118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E I A U R R I E T A

Hiringintza Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapena jendaurrean

Eiaurrietako Udalak, 1997ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkuran, Hiringintza Antolamendurako Plan Orokorraren Aurrerapena onestea erabaki zuen eta baita hura hilabetez jendaurrean paratzea ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek egoki juzkatzen dituzten iradokizunak aurkez ditzaten. Aurrerapen horren agiriak udal idazkaritzan daude eta nornahik azter ditzake, egokia dela uste badu.

Eiaurrietan, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren zortzian. Alkate udalburua, José Luis Carrica Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: A9708239