118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L C E S

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Alkatetzak 1997ko irailaren 2an emandako 57/97 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Falcesko San Andres kaleko 3ari dagokion lurzatiaren xehetasun azterlana, Juan jaun arkitektoak, José Javier Iriarte Iribarren jaunak eta María Mercedes Mendivil Torres andreak eskaturik, prestatu duena eta E.H.A.E.O.ak 1997ko irailaren 3an ikus-onetsia.

Hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik, edonork aztertu ahalko du udal idazkaritzan eta baita bidezko alegazioak aurkeztu ere.

Falcesen, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaikan. Alkate udalburua, Jesús María Ausejo Aguirre.

Iragarkiaren kodea: a9708236