118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E U G I

Obren enkantea

Enkante publikorako dei egiten da Eugiko kiroldegiko pisten proiektuko obrak adjudikatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Adjudikazio mota: Enkante publikoa.

-Hasierako prezioa: 18.835.197 pezeta.

-Proposamenen aurkezpena: Eskaintzak plegu itxiaren barrenean aurkeztuko dira Eugiko Kontzejuaren idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun balioduneko eguerdiko 12ak baino lehen.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: enkantearen egun berean eginen da, 12,30etan, Eugiko Kontzejuaren bilkura aretoan.

Eugin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Juan R. Sotro Seminario.

PROPOSAMEN EREDUA

........... J/A-k, ..... zenbakiko N.A.N. izan eta .......... herriko ................. (e)n bizi denak, ........... (e)n bizi den .......... ordezkatuz (kasua hori bada), Eugiko kiroldegiko pistak egiteko obretarako baldintza pleguaren, aurrekontuaren eta planoen berri izanik, konpromezua hartzen du obrak hasi eta bukatzeko, aipatu agiriei hertsiki jarraituz, .......... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetatan eta bi hilabetetan, gehienez ere.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9708453