118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Akatsa, Iruñeko gune historikoan lehenetsitako jarduketa aldeak kudeatzeko programa memoria prestatzeko lehiaketa publikorako deialdian

Alde Zaharraren, Hiri-altzarien eta Berdeguneen Alorreko zinegotzi delegatuak, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita bian, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik baldintza ekonomiko-administratiboen pleguko (hamazazpigarren B) 17.B klausulan egindako akats materiala, Iruñeko gune historikoan lehenetsitako jarduketa aldeak kudeatzeko programa memoria prestatzeko lehiaketa publikoari dagokiona, eta eskaintzak aurkeztek o epea amaitu ez denez, honako hau ebatzi dut:

Baldintza pleguko klausula horri lerroalde hau eranstea:

1.3. Esperientzia antzeko ezaugarrietako lanetan, bai memoria bera prestatzen, bai ondoko kudeaketan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita lauan. Alde Zaharreko Alorreko zuzendaria, Miguel Herrera Esparza.

Iragarkiaren kodea: A9708476