118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO KONTSUMORAKO BATZORDE EBAZLEA. Jakinarazpen ediktua.

Aditzera ematen da: Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Kontsumoko Arbitraje Batzordean tramitatzen ari dela 62/97 espedientea, José Javier Meler Apesteguía jaunak "Marisa Piel, S.L." enpresaren aurka aurkeztutako erreklamazioari buruzkoa, eta haren barrenean, 1997ko uztailaren 21eko datarekin, arbitraje laudo bat diktatu zela. Honako hau da, hitzez hitz, aipatu laudoaren xedapen zatia:

"1. Aintzat hartzea José Javier Meler Apesteguía jaunak "Marisa Piel, S.L." delakoaren aurka aurkeztutako erreklamazioa.

2. "Marisa Piel, S.L." delakoak itzuli beharko dizkio José Javier Meler Apesteguía jaunari 16.900 pezeta, lehendik ordaindutakoak, laudoaren jakinarazpenetik hasi eta hilabeteko epean, eta aipatu jaun horrek epe beraren barrenean itzuli beharko du arropa".

Eta enpresa hori, azken helbide ezaguna Iruñeko (Nafarroa) Zapateria kaleko 22an izan bazuen ere, gaur egun leku ezezagunean dagoenez, Ediktu honen bidez ematen zaio haren legezko ordezkariari aipatutako arbitraje laudoaren berri, bai eta ohartarazten ere Kontsumoko Arbitraje Batzordean (Iruñeko Blas de la Serna kalea, 1, 5. solairua) eskura izanen duela haren kopia bat, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruña.-Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkaria, Laura Ibarra San Román.

Iragarkiaren kodea: A9708217