I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langilegoa
1114/1997 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ignacio Redín Mezquiriz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, San Frantzisko Xabier Ospitale Psikiatrikoko Mantenimendu Unitateko buru izendatzen duena, bitarteko gisa.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. idazatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela unitate organikoetako buruak, bitarte baterako edo jarduneko buru gisa arituko direnak, izendatzeko ahalmena.
Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman zizkidan eskumenak erabiliz:
EBATZI DUT:
1.-Ignacio Redín Mezquiriz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko funtzionarioa, San Frantzisko Xabier Ospitale Psikiatrikoko Mantenimendu Unitateko buru izendatzea, bitarteko gisa.
2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin xedatzea.
3.-Ebazpen hau igortzea interesatuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileri Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Victor Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9708286