I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da, Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan 1997ko irailaren 19an 14:00etan aurkeztu direla "Asociación de la Prensa de Pamplona" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Erakunde horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta haren lanbide eremua, berriz, aipatutako jardueran ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten kazetariak.
Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak Aldegunda Peña eta Lucinda Poole andreak dira.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; interesatuek honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epearen barruan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita bian.-Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A9708404