I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktuak.
Ezinezkoa gertatu denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarritako jakinarazpena, lege horretako 59.4 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, Cristina Antón Munárriz, Isabel Inchusta Sarasíbar, José Mellado Santos, Mercedes Sanz Miranda eta Cándida Ventosa Castiñeira jaun-andreei jakinarazten zaie José Ramón Huerta Blanco Soriako Medikuen Elkargo Ofizialeko lehendakari jaunak errekurtso arrunta paratu duela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostiko arloko barrutiko sendagile espezialista izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 28ko 246/1997 Ebazpenaren kontra, bertan eskatzen duelarik deialdia indarrik gabe uztea edo aldatzea. Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzinera hamar eguneko epean alegazioak aurkezten ahal dira errekurtso arrunt horren gainean.
Aipatu errekurtsoaren idazkia Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren bulegoetan dago (Amaia kalea, 2-A, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaikan.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan José Arístegui Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: A9708260