118. ALDIZKARIA - 1997ko urriaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Laneko eritasun eta istripuetarako Gizarte Segurantzako Mutua bat, lehiaketa bidez, hautatzeko espedientea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen lan gorabeherak estaltzeko, laneko eritasun eta istripuetarako Gizarte Segurantzako Mutua bat, lehiaketa bidez, hautatzeko Baldintza Pleguaren 12. klausulan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da 2 zenbakia duten kartazalak urriaren 3ean, ostiralean, hamaika eta erdietan irekiko direla Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Bilera Gelan, Nafarroako Jauregiaren barnean (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, Iruña).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita hiruan.-Kontratazio Mahaiko burua, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A9708401