I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
775/1997 EBAZPENA, irailaren 16koa, Industri zuzendari nagusiak emana, ARANAZ 3390 Ikerketarako Baimena ematen duena.
Ikusirik Juan de la Cruz Payer Ramírez jaunak bere izenean 1995-11-8an aurkeztutako idazkia, zeinetan eskatzen baitu ARANAZ izeneko ikerketarako baimena, 3390 zenbakia duena.
Ikusirik Industri Segurtasunerako Zerbitzuaren txostena.
Ikusiz espedientea tramitatu dela Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen arautegiarekin eta abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meatzaritzaren Erregimenerako Erregelamendu Orokorrarekin bat.
Kontuan hartuz abuztuaren 1eko 1774/1985 Errege Dekretua, Industria, Energia eta Meategien arloan Estatuko Administrazioaren Zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzen dizkiona, bai eta urriaren 9ko 189/1985 Foru Dekretua ere, Foru Komunitateari arlo horretan transferitutako zerbitzu eta eginkizunak Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari esleitzen dizkiona, eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1996ko abenduaren 2an emandako Foru Aginduaren bidez delegatu zaizkidan eskurantzak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Juan de la Cruz Payer Martínez jaunari, helbidea Donostiako Zedro plazako 2-3. A-n duelarik, eskubide hoberik ezean eta hirugarrenik kaltetu gabe, ondotik aipatzen den Ikerketarako Baimena ematea:
Izena.-"ARANAZ".
Zenbakia.-3390.
Ikertu behar den baliabidea: marmolak eta C ataleko beste batzuk.
Baimenaren iraupena: 3 urte.
Udalerriak.-Arantza eta Igantzi.
Azalera: 40 meategi-kuadrikula.
Hautatutako lekuak:
ERPINA LONGITUDEA LATITUDEA
Pp 1°43'00"N 43°13'00"W
1 1°42'00"N 43°13'00"W
2 1°42'00"N 43°11'40"W
3 1°43'00"N 43°11'40"W
4 1°43'00"N 43°11'00"W
5 1°43'40"N 43°11'00"W
6 1°43'40"N 43°10'40"W
7 1°45'00"N 43°10'40"W
8 1°45'00"N 43°12'00"W
9 1°44'00"N 43°12'00"W
10 1°44'00"N 43°12'40"W
11 1°43'00"N 43°12'40"W
Pp 1°43'00"N 43°13'00"W
Kokapen planoaren data: 1997ko irailaren 11; Antonio Blanco García meatze-ingeniari jaunak egina.
2. Orain ematen den Ikerketarako Baimena Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legeak eta 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzaren Erregimenerako Erregelamenduak arautuko dute.
3. Lanak eginen dira onartutako ikerketa programaren arabera eta Meatzaritzako Segurtasunaren arloan indarra duen arautegiari lotuz, lanak hasten direnean eta programa bete ondoren bukatu egiten direnean, horren berri eman beharko zaiolarik Departamentu honetako Industri Segurtasunerako Zerbitzuari.
4. Ebazpen honen berri ematea Juan de la Cruz Payer Ramírez jaunari, helbidea Donostiako Zedro plazako 2-3. A-n duelarik, Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiari, eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Zerga Berezi eta Tasen Atalari, eta argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
Ebazpen honen kontra helegite arrunta paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendurik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epearen barrenean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaseian.-Industri zuzendari nagusia, Emilio Izquierdo Jiménez.
Iragarkiaren kodea: A9708294