I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
347/1997 FORU AGINDUA, irailaren 11koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Uharteko Haur eta Lehen Hezkuntzako "Miravalles" ikastetxe pribatuari 1997/98 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2. zikloan beste bi unitate eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailan beste unitate bat irekitzeko aldi baterako baimena ematen diona, unitate horietako birendako baimena hurrengo ikasturteetan gainerako mailek ere izanen dutelarik, eta unitate horiek Nafarroako Gobernuaren itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahalko direla deklaratzen duena.
Ikusirik Uharteko Haur eta Lehen Hezkuntzako "Miravalles" ikastetxeko titularra den "Fomento de Centros de Enseñanzaren" legezko ordezkarien eskariz irekitako espedientea, Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan beste unitate batzuk ireki daitezen eskatzeko, aipatu mailetako bakoitzean jada baimenduak dauden 6 unitateei eta 150 ikaspostuei gehituko bailitzaizkieke.
Kontuan harturik egiaztatu dela 1997/98 ikasturtean ikastetxeak eskolatzearen inguruan aldi baterako beste behar batzuk izanen dituela, eta behar horiek gainditzen dituztela Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan gaur egun baimenduak dauden unitateak.
Uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,
AGINDU DUT:
1. Baimena ematea Uharteko Haur eta Lehen Hezkuntzako "Miravalles" ikastetxe pribatuari, 1997/98 ikasturtean Haur Hezkuntzako 2. zikloan (3 urtekoak eta 5 urtekoak) aldi baterako beste bi unitate eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailan aldi baterako beste unitate bat ireki ditzan.
1997/98 ikasturterako 3 urtekoen unitatea irekitzeko emandako baimena, beti ere aldi baterako, 4 urtekoendako luzatuko da 1998/99 ikasturtean eta 5 urtekoendako 1999/2000 ikasturtean. Unitate horretarako baimena 1999/2000 ikasturtearen bukaeran amaituko da behin betikoz.
Halaber, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako unitateari 1997/98 ikasturterako emandako baimena, beti ere aldi baterako, hirugarren mailara luzatuko da 1998/1999 ikasturtean, laugarren mailara 1999/2000 ikasturtean, bosgarren mailara 2000/2001 ikasturtean eta seigarren mailara 2001/2002 ikasturtean. Unitate horretarako baimena 2001/2002 ikasturtearen bukaeran amaituko da behin betikoz.
2. Aurreko puntuan baimendutako unitateak itun eta dirulaguntzen araubideaz baliatu ahal izatea bidezkoa dela deklaratzea, Nafarroako Gobernuak horretarako onesten duen legerian horren gainean ezartzen dituen baldintzen arabera.
3. Ebazpen honen aurka interesatuek helegite arrunta jarri ahalko dute Nafarroako Gobernuan, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hilabeteko epean.
4. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.
5. Foru Agindu hau igortzea ikastetxe interesatura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzura, Itun, Dirulaguntza eta Beka Atalera, Ikastetxe Atalera eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9708175